top of page
Buscar
Mendialdea Radio

EUSKARALDIA 2020 - izen emate epea irekita, baita entitateentzako ere

Azaroak 20-tik abenduak 4-ra bitartean, milaka belarriprest eta ahobizik euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egingo dugu, hizkuntzaren erabilpenaren ohitura aldatu nahian.

Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua.

Beste era batera esanda, Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.

Aurten ere entitateak parte hartzeko izena eman dezakete, gure Mendialdean jada Maeztu, Kanpezu eta Urizaharra pausua eman dutelarik. Euskara ahoan!



7 visualizaciones0 comentarios

Entradas recientes

Ver todo

Comments


bottom of page